Lehenik eta behin, puntuaren komunitatean sortu den aferaz hitz egin digu Ainhoa Marzolek.

Ostean, Hedy Lamarr erreferentea ezagutu dugu Ingurune Digitaleko Maurizia seriearen baitan. STEAM bokazioak sustatzeko prest, nola ez, Lorea Argarateren eskutik.

Azkenik, saioa ixteko Joseba Lakak GAIA-X akordioaren ondorengoak ekarri dizkigu. Posible izango da nazioarteko sare segurua sortzea?