Eneko Agirre EHUko Informatika Fakultateko irakaslea, HiTZ Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroko zuzendaria eta Ixa hizkuntza naturalaren prozesamenduko ikerguneko kidea Association of Computational Linguistics (ACL) munduko zientzia elkarteko ‘fellow’ aukeratu dute adieren desanbiguotasunean, antzekotasun semantikoan, itzulpen automatikoan eta euskarazko baliabideen sorreran egindako ekarpenengatik.
Izendapen hau jaso duen Estatuko lehen ikertzailea da Agirre. Errekonozimenduak dakarrenaren eta ACL elkartearen inguruan hitz egin digu ikerlariak.