Komunitateak osatzen du Internet. Oraingoan, “knitting community” (puntuaren komunitatea) izan da erdigunean. Sortu den aferaren hasiera eta komunitatearen erantzunaren berri eman digu Ainhoa Marzolek.
Dave Bryant eta Mike Jackness EcomCrew merkataritza elektronikoaren webgunearen sortzaileak izan dira eztabaidaren eragileak. Otsailean, Knitting.com domeinua erosi eta puntua online saltzeko negozio bat sortzen saiatu ziren. Bestalde, komunitatearen erantzuna ez da espero zutena izan, oportunistatzat eta sexistatzat hartu baitituzte.