Hedy Lamarr austriar aktore eta asmatzailea aurkeztu digu Lorea Argaratek. Emakume famatu honek 1.941ean maiztasun-jauziaren bidezko espektro hedatuaren (FHSS) teknika bat patentatu zuen, haririk gabeko telekomunikazioaren bidea ireki zuena. Sistema horretan oinarritzen dira gaur egun ditugun haririk gabeko teknologia guztiak.

Ingeniaritza eta arte munduan ibili zen emakume honen bizitza kontatu digu Argaratek.