Hasteko, Marteko CO2a erregai espaziala bihurtzeko proiektuaz hitz egin digu Borja Pozo, Teknikerreko Arlo Espazialeko ikertzaile eta koordinatzaileak.

 

Ondoren, Xabier Unanuek AIMC (Asociación para la Investigación de Medios de Comunicación) elkarteak atera duen ikerketaren berri eman digu eta bertan azaltzen diren puntu batzuez mintzatu da.

 

Eta amaiera bezala, Jordi Lorenzok sortu duen Bai.k proiektua bistaratu digu, txirrindularientzat zuzendutako zaindari digitala.