Marteko CO2-a erregai espazial bihurtzeko lehen erreaktorea lanean dabil Tekniker zentro teknologikoa. Europako Agentzia Espazialak (ESA) finantzatuko du proiektua, HISRU egitasmoaren baitan.

 

Planeta gorriko ingurumen-baldintzak aprobetxatuz CO2-a metano bihurtzea du helburu. Borja Pozo, Teknikerreko Arlo Espazialeko ikertzaile eta koordinatzaileak eman digu proiektu honen berri.