Udako Euskal Unibertsitateak Errenteriako udalarekin batera, humanitate digitalen ikerketa gunea proiektua martxan jarri du. Eta hain zuzen, ikerketa gune horrek sortu du abenduaren 18an ospatuko den “Humanitate digitalak Euskal Herritik” lehenengo jardunaldia. Duela urtebete, UEUren eskutik Euskaltzaindian bildu ziren hainbat eragilek antolatutako “Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana” jardunaldia du aitzindari. Xabier Landabidea Urresti, guneko koordinatzaileak eman digu horren berri.
Jarraian, “Humanitate digitalak Euskal Herritik” lehenengo jardunaldian hizlari diren gonbidatu parea izan dugu Sareanen. HiTZ zentrotik Joseba Fernandez de Landa eta Hiru Damatxoko Lander Arretxea.
“Lemmy.eus” euskarazko foro askerako tresna heldu da. Dabid Martinezek azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak.
Bukatzeko, Ainhoa Azkuerekin gamerren txokoa zabaldu dugu.