Abenduaren 4tik 8ra bitartean izan dugu Durangoko Azokan liburuak eta diskak erosteko aukera. Estreinakoz, Internet bidez jarraitu ahal izan ditugu azokaren nondik norakoak durangokoazoka.eus web-orrialdean eta streaming bidezko emanaldietan. Ioar Oteiza, komunikazio lantaldeko kideari hainbat galdera egin dizkiogu, honako hau, tartean: “Geratzeko etorri al da Durangoko Azokaren denda digitala?”