Ezohiko egoerak baldintzatu badu ere, bukatu da Durangoko Azokaren 55. edizioa. Durangokoazoka.eus webgunea liburu eta diska salmentaren isla izan da aurten. Ioar Oteiza, komunikazio lantaldeko kideak, online dendaren datuak eman dizkigu, baita, streaming emanaldi guztietan jasotakoak. Horrez gain, Durangoko Azoka digitalaren balorazioaz ere aritu gara.
Jarraian, Koldo Unanue, Euskalteleko marketin zuzendaria gobidatu dugu Sareanera. Ondoko titularra eskaini digu: “Euskaldunok gure mugikorretako internetaren erabilera %50 igo dugu azken 18 hilabeetan”.
Manex Garaiorekin Sarean.eus agerkari digitala ireki dugu. Gaurkoan, Amaia Ocerinen “Zergatik nire webguneak ez du bisitarik?” artikuluaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
Bukatzeko, astero lez, Ainhoa Azkuek gidatuta, gamerren txokora egin dugu salto.