Xabier Landabidea Urresti, Humanitate Digitalen ikerketa gunearen koordinatzailea elkarrizketatu dugu Sareanen. Abenduaren 18an ospatu zen “Humanitate digitalak Euskal Herritik” lehenengo jardunaldiaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Hiru ardatz landu zituzten: artea, ikerketa eta ikus-entzunezkoen artxiboa. Bizi dugun testuinguruaren harira, jardunaldiak ingurune digitalean izan dira entzugai.