Biziber 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako egitasmo digitala da. Arratian eta Durangaldean gauzatuko dute aurtengo edizioa. Izena emateko aukera egongo da urriak 6 eta 13 bitartean. Orain arte lehiaketa gisa egin duten arren, lantegi formatuan planteatu dute aurtengoa, gazteek erabiltzen dituzten plataforma digitalen inguruan hausnartzeko eta euskal erreferenteak ezagutzeko, besteak beste.