Internet of things delakoa biziki atsegin du Lorea Argaratek. Sarean barna ibili ostean, azken aldian, berrikuntza gutxi daudela ohartu da.
Hala ere, duela hilabete inguru, Durangoko Azokan Kai Nakaiek aurkeztu zuen NFC teknologiaz eginiko kaseteak hausnarketarako parada eskaini zion.
NFC (Near-Field Communication) distantzia oso txikietan ematen den komunikazioan oinarritzen den teknologia da.
Do it yourself filosofia galdu egin dela aitortu digu Loreak. Kontsumitzaile digitalak izatetik sortzaile digitalak izatera pasatzeko garaia dela esan digu, eta horretarako, teknologia berriekin esperimentatzera eta sormena lantzera bultzatu gaitu.