IrisBond enpresak gizakientzako komunikazio modu natural bat eskaintzen du begiraden bidez laguntza teknologia, robotika edo neuromarketina bezalako merkatuetarako. Samsung-ekin elkarlanean, “Talk” aplikazioa sortu dute. Sistema berri honek ez du hardwarerik behar, nahikoa dira tableta bat eta doaneko aplikazioa. Aipatzekoa da tresnak “Eye tracking” teknologiarekin funtzionatzen duela, ELA gaixoentzako begien bidezko komunikazio sistema garatuz.