“Facebook” entzuten edota irakurtzen dugunean, gehienak www.facebook.com eta berari dagozkien mugikorreko aplikazioetara mugatzen dira. Baina FACEBOOK hori baino askoz gehiago da eta iruditzen zait askotan, gehiegitan akaso, ahaztu egiten zaigula. Ildo horrertatik, FACEBOOKek berak ere nolabait bereak dituen aplikazioetan “Facebook” marka ezartzeko hautua hartu du orain hilabete gutxi barru.
FACEBOOKek erosketa ugari egin ditu bere hastapenetatik, 70 baino gehiago Wikipedian irakur dezakegun moduan. Guztiek ez dute gugan eragin bera, baina ados izango zarete zerrenda horretan garrantzitsuenen artean Instagram eta Whatsapp direla. Bai, ez bazenekiten ere, bi hauen jabegotza FACEBOOKek du, lehenarena 2012az geroztik eta bigarrenarena 2014az geroztik. Datu gehiago emate aldera, garrantzitsua deritzot jakitea FACEBOOKek 19.000 milioi dolar ordaindu zituela Whatsapp aplikazioarengatik eta 1.000 milioi dolar Instagram-engatik. Diru asko da zalantzarik gabe, baina gehien harritu beharko gintuena da nola Whatsapp aplikazioa erosteko, mezu “pribatuen” zerbitzu bat izaki, Instagram sare soziala baino 19 aldiz gehiago ordaindu izana.
FACEBOOKek 19.000 milioi dolar ordaindu zituela Whatsapp aplikazioarengatik eta 1.000 milioi dolar Instagram-engatik Txioka nazazu!Dakizuen moduan, FACEBOOK erabiltzileen datuen kudeaketa desegokiagatik zigortua izan da udara honetan 5.000 milioi dolarreko isun batekin, era honetako inoizko zigorrik altunearekin. Hori gutxi ez eta berriki Kaliforniako fiskal nagusiak azken hilabeteetan aurrera eramaten ari diren pribatutasun politika eta erabiltzaileen datuen kudeaketaren inguruko ikerketan FACEBOOK laguntzen baino oztopoak jartzen ari dela publikoki azaldu du. Oraindik ere horrelako jarrerekin dabil Zuckerbergen konpainia eskandaluz eskandalu ibili arren. Bistan geratzen ari da gobernu estatubatuarra bera ere ez dela gai FACEBOOKen jarduera kontrolatzeko.
FACEBOOK ari gara esaten, baina lerro hauetara iritsi zaren honetan jada FACEBOOK irakurtzen duzuenean Facebook-Whatsapp-Instagram hirukoa ere burura etorriko zaizue. Eta ez idatzi honetan soilik, baita beste edozein webgunetan ere, hastapenean esan bezala, FACEBOOK gehiago baita.
Hori horrela izaki, ezbaian dauden pribatutasun eta datu pertsonalen kudeaketa desegokien jarduera Whatsapp eta Instagramera ere iristen da. Akaso nahiko garbi dugu Instagram sare soziala izanik bertan ez dugula informazio hain sentsiblea erabiltzen eta horrek ez gaitu horrenbeste asaldatzen. Baina zer diozue Whatsapp-en kasuan? Zer nolako azala uzten dizue zuen lagun, familia edo gertukoenei mezu “pribatu” horiek idaztean pribatutasuna serio hartzen ez duen konpainia baten eskuetan daudela jakiteak?
Ezbaian dauden pribatutasun eta datu pertsonalen kudeaketa desegokien jarduera Whatsapp eta Instagramera ere iristen da. Txioka nazazu!Gogoan izan, Whatsapp-a Facebook-ekin batera zaku berean sartu beharra dugu izan diren eta batez ere etorriko diren eskandaluen berri izatean, pribatutasuna eta segurtasuna beraien DNAn dutela ziurtatzen duten arren.