Abian da Gladys Sariaren bigarren edizioa. Gladys Sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazteak saritu, gazteentzako erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzea du helburu, Gladys del Estal informatikaria eta aktibista gogoan izateaz gain. PUNTUEUSek Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera antolatzen du saria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta DANOBATGROUPen laguntzarekin. Lorea Arakistain eta Olatz Arbelaitz izan ditugu irratian.

Jarraian, Amaia Ocerinekin kultur ingurune digitalera egin dugu salto. Kulturgileek sare sozialen joerak nola baliatu ditzaketen azaldu digu.