Albistea ere bada, PUNTUEUSek eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duten Gladys Sariaren bigarren edizioa izango dela. Dagoeneko martxan da proiektua, eta aurten, zenbait berrikuntza ere baditu, besteak beste, emakumeen curriculuma ebaluatzean, haien bizitzetan izan dituzten etenak kontuan hartuko dira.

Lorea Arakistain, PUNTUEUSeko marketin arduraduna eta Olatz Arbelaitz, EHUko informatika fakultateko irakaslea eta doktorea gonbidatu ditugu Gladys Sariaren nondik norakoak azaltzeko. Generoa eta teknologia ere uztartu dituzte elkarrizketan zehar.