Irisgarritasuna izan dugu saio honetan hizpide, pertsona desgaituek egunerokoan dituzten zailtasunak eta hauek borrokatzeko martxan dauden proiektuak, besteak beste.

Hasteko, Aritz Sala Egokituz ikerketa taldeko eta Begiriz elkarteko kidea gonbidatu dugu itsuak diren pertsonek teknologiarekin dituzten zailtasunen inguruan jarduteko.

Bukatzeko, bai&by Fundazioak gorrentzako euskara eta ingelera ikasteko martxan jarri duen plataforma adimenduaren berri eman digu Entzi Zubiri I+G+B taldeko zuzendariak.