Zumaiako Udalak Guifi.net Fundazioarekin hitzarmena sinatu du herri osoan zuntz optikoa ezartzeko. Iñaki Ostolaza, Zumaiako alkatea izan dugu Sareanen. Akordioaren xehetasunak eta helburuak azaldu dizkigu. 

Abaila Kooperatiba 2018an sortu zen Zumaian telekomunikazio zerbitzu integrala eskaintzeko asmoarekin. Xabier Garmendiak zerbitzua nola ematen duten eta emango duten argitu digu.  

Urtarrilari begira jarri gara Ainhoa Azkue, Nebukairekin. Gamerrak urte hasieran estreinatuko diren bost jokoen zerrenda ekarri digu irratira.