Jakin-mina piztea jakintza deskubritu eta sortzeko ezinbesteko osagaia da. Ezaguna alde batera utzi eta ezezaguna gurera ekarri. Lorea Argaraterekin hezkuntzaren unibertsoan murgildu gara. Gaurkoan, artea eta teknologia uztartuz, hainbat hausnarketa eskaini dizkigu.

Makinei hainbat alorretan adimena eta nortasun kognitiboa eman dakiokeen egitasmoa garatzen ari dira Ikerlanen. Fractal proiektuaren bidez, makinek euren burua autodiagnostikatu dezakete. Lau teknologia behar izan dituzte horretarako: Edge Computing, Big Data, 5G eta adimen artifiziala. Aizea Lojo, proiektuko koordinatzailea eta Nerea Ayestaran proiektuko ikertzailea izan dira gurekin.