Euskarabildua jardunaldiak datuen izurrian jarri du fokoa aurten, izan ere, ba al dakigu zer ari den gertatzen gure pribatutasunarekin pandemia garaian? Eli Pombok azalduko dizkigu jardunaldiaren nondik norakoak.

Horrez gain, Euskarabildua jardunaldian hizlari izango diren Diana Francok eta Pedro Arreitunandiak “Teknologia burujabetza hezkuntzan. Gaur egungo panorama, alternatibak eta aurrera begirako erronkak” mahainguruko zertzeladarik nabarmenenak azalduko dizkigute. 

Ainhoa Azkuek bideo-joko beldugarrienak ekarri dizkigu irratira eta bukatzeko, literaturari ere tokia egin diogu gaurko saioan; Gontzal Avilak “Emakumeak teknologiaren historian” liburua aurkeztu digu.