BCBL-ko (Basque Center of Cognition, Brain and Language-eko) ikerlaria den Irene Arrieta izan dugu gaurkoan. Inplante koklearrek burmuinean duten eragina aztertzen du. Hau horrela izanik, koklea zer den, nola funtzionatzen duen eta inplanteen funtzionamendua zein den azaldu digu. Bere sentsazioei buruz ere hitz egin digu, entzun ezin duten umeen entzutera iristeko prozesuan parte hartzeak sentiarazten diona azaldu digu.