Saio honetan Emoki elkarteko Jone Zalduegi Urresti izan dugu, urriaren 12an Azkuna Zentroan izan diren jokoteknia jardunaldiei buruz mintzatzen. Beraiek, bideojokoetan nabarmentzen diren genero esterotipoak landu dituzte jardunaldietan, beste gai batzuen artean.
Jardunaldiez gain, elkartearen helburu eta jarduerei buruz ere hitz egin digu eta hiru ardatzen inguruan lan egiten dutela nabarmendu du: sexualitate hazkidetza, adimen emozionala eta IKTak.