Eusko Jaurlaritzak “GAITU-Hizkuntza Teknologien ekintza plana 2021-2024” aurkeztu du, euskara hizkuntza teknologietan integratzea asmo duena. Ingurune digitalean euskararen presentzia eta euskarazko tresnen eta edukien sorkuntza sustatzea du helburu.
Eusko Jaurlaritzak 25 proiektu laguntzea onartu dute, baina gehiago batzeko asmoa dago. Proiektua aurrera ateratzeko kultura eta hizkuntza politika sailak 8 eremu estrategikoetako arduradunekin egin ditu bilerak: administrazio elektronikoa, hezkuntza, helduen euskalduntzea, osasungintza, justizia, turismoa, kultura, hedabideak, humanitate digitalak eta liburutegi digitalak eta segurtasuna. Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak eman digu proiektuaren berri.