Ikasgelan egiten dituzten hainbat proiekturen erakusleiho dira Beasain Ikastolako DBH 1eko webguneak. Komunikazio Tailerra izeneko irakasgaiean egin dituzte eta lau webguneren kalitate altua dela medio, Kaixomunduako epaimahaiak klase osoa saritzea erabaki du.

Izaskun Salazar da ikasle trebe hauen irakaslea. Kaixomunduan izandako esperientzia kontatu digu.