Adinekoei eten digitala gainditzen laguntzeko programa bat sortu dute Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ikasleek. Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritzen elkarteak babestua dago eta EAEN eta Nafarroa gauzatu dute proiektua.

Adindunek egunerokoan teknologiarekin dituzten arazoei eta beldurrei aurre egitea du helburu. Zaloa Campillo Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritzen elkarteko kideak eman digu egitasmoaren berri.