Maiatzaren 26an jazo zen PUNTUEUS Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketako III. edizioaren sari banaketa Azkoitian. Eskola-komunitatean gaitasun digitalen ezagutza sustatu eta eduki digitalak euskaraz sortzea ditu helburu ekimenak. Horrez gain, ikasleak kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzen dira webgune erreal bat sortuz.
Hiru kategorietako saridunekin eta irakasleekin hitz egin dugu bizitako esperientzia nolakoa izan den jakiteko.
Azkenik, Lorea Arakistain PUNTUEUSeko marketin arduradunak antolatzaileen ikuspuntua ezagutarazi digu.