Ongi etorri mAIrshal anderea.
Adimen artifizialaren (AA) inguruko azken berriek eta erabilerek irribarre urduriak eragin dituzte hanbait sektore profesionaletan. Halere, adimen artifizialaren abantaila liluragarriak infinituak izan arren eta etorriko denarekin amets egiterik ere ez dugula jakiteak antsietate apur bat eragin arren, gero eta ohikoagoa da lanpostu profesioanalak makina eta zerbitzuengatik ordezkatuak izaten ari direla ikustea. Jolastea gomendagarria den joko horietako bat dira Googlen bilaketak. Bilatzailean idazten hasiz gero, bilaketa ezagunenekin Googlek berak osatzen du esaldia, zeinak erabiltzaile askorengan kezka sortzen duen. Dena dela, manipulatuagoa dagoen Google Trends baino dibertigarriagoa da.
Agian, zinemak sortu duen adimen artifizialaren irudiaren ondorioz (HAL 9000 eta Skynet-ek gure haurtzaroa markatu zuten, eta, gero, The Matrix etorri zen, koadroa margotzen amaitzeko), ezaugarri ilunez jositako zerbaiten gisan ikusten dugu. Bestalde, gaur egungo jendartea gobernatzen duen kapitalismo basatienak neurotiko samar bihurtzen gaituzte batzuek, eta baztertuak izatearen ideia gero eta errealagoa bilakatzen dute, giza ontasunak gobernatutako eta gure ongizatea eta baliabideen banaketa justua oinarri dituen jendarte utopikoa baino. OpenAI adimen artifizialaren sistema ezagunenen sortzailearen azken berrikuntzek, enpresak Cobra motako erakunde baten antza hartzea eragin dute, hastapenetan gizarte hobeagoa aldarrikatzen zuen irabazi asmorik gabeko erakundea baino.
“Sormenaren industria” delakoan (izen hori ez al da oximorona?) adibidez, oso pozik geunden. Gogoan dut orain dela…(urte batzuk esan behar nuen, baina hilabeteak esango dut) robotizazio/konputerizazioak kaltetu zitzakeen lanpostuen zerrendak eta nola autoaldarrikatutako “pentsalari” horiek salbu geunden. “Pentsalari” esango dut, “sortzaile” hitza gehiegikeria izugarria iruditzen baitzait. Sormenaren industriaren barruan zein kanpoan, adimen sortzaile gutxi daude, baina dena dela, sormenaren definizioak eta ideiak beste artikulu baterako gaiak izan daitezke.
Adimen artifiziala bere kabuz pentsatzeko gai da?
ChatGPTak hitz egiten digunean edo Dall·E-ren irudi-sorkuntzaren emaitzak ikusten ditugunean, badirudi AA horiek arras garatutako giza osagai adimentsua dutela. Preskripzioa edo artea gizakiaren alde sentikorrenari lotuta egon dira beti, eta ChatGPTa informazio biziki pertsonalizatua eskaintzeko gai dela ikustean, badirudi sistema horiek milioika pertsonen garunak eta bihotzak dituztela. Dena dela, AA horiek, duela urte batzuk garatutako hala moduzko ikaskuntza automatikoko sistema sofistikatu eta “zaharretan” oinarrituta daude. Une honetan, egungo “super” ordenagailuek gobernatzen dituzte, baina beroketa fasean gaude oraindik; konputazio kuantikoa sistema eta zerbitzu horietan sartzen denean, imajinatu ere ezin dugun adimen artifizialaren gaitasunen eta funtzionamenduen dimentsioa ezagutuko dugu. Une berean egoera bat baino gehiagotan egon daitezkeen sistema kuantikoen izaerak berak ere giza sentipenen antz handiagoa du, 1aren edo 0aren hoztasun digital tradizionalak baino.
“Pentsatzeko gaitasunari” buruz egon daitezkeen askotariko definizioetatik, Daniel Kahnemanen proposamena har dezakegu oinarri gisa. Gizon oso azkarra da Kahneman, eta ekonomiaren eta psikologiaren alorretan lan egin du bereziki, Nobel saria irabaztearekin batera. Haren teoriek, besteak beste, arrazoitzeko eta erabakiak hartzeko moduari buruzko gaiak jorratzen dituzte, eta erabilgarriak dira ere AAk giza gaitasunekin alderatuz duten balioaz eztabaidatzeko. Kahnemanek garunaren ikuspegi berezi bat marrazten du, eta baieztatzen du pentsamendua bi sistemek artikulatzen dutela, berak 1 Sistema eta 2 Sistema deitzen dituenak. 1 Sistema pentsamendu azkarra eta automatizatua da, eta 2 Sistema, berriz, ahalegin eta ahalmen analitiko handia eskatzen duen gaitasun motel eta gogoetatsua.
Gaur egun, adimen artifizialak gu baino erraztasun handiagoarekin aritzen dira 1 Sisteman; datu kopuru handiak segundoetan konpara ditzakete, eta baliagarriak izan daitezkeen hainbat soluzio ematen dituzte. Ez dira horren trebeak, ondorioen gogoetan eta munduaz eta gizarteaz duten ezagutzan oinarrituta, soluzio egokiena erabakitzen. Ikaskuntza-ereduaren arabera, 1 Sisteman gizakiak akatsak egiten dituen bezala, polarizazio ideologikoetan, atzeko zaratan, lasterbideetan eta orokortzeetan oinarritutako okerrak egiten ditu AAk edo behar bezala hausnartu gabeko soluzioak ematen ditu (gorde dezagun minutu bateko isilunea Tay, Microsoften AArengatik, zeina argitaratu ostean, arrazista eta homofoboa bihurtu baitzen). Gure baitako desberdintasunak ikusteko, Kahnemanek dilema bat proposatzen du. Bateak eta beisbol-pilotak batera 1,10€ balio dute. Pilota baino euro bat garestiagoa da batea. Beraz, zenbat balio du bakoitzak? Bateak 1€ eta pilotak 0,10€ balio dutela pentsatzen baduzu, oker zabiltza. Norberaren 1 sistemaren parte den jokaera inkontzientea da zure hutsegitearen erruduna. Hori itxaropentsua da gizakiak ezinbestekoak izango ez ote garen pentsatzen dugunean, nahiz eta Kahnemanek berak iragarri duen urte batzuetara AAk hobeak izango direla erabakiak hartzen.
Teknologiaren sektorean etengabe hazten ari den gaitasuna alde batera utzita, aintzat hartzeko beste faktore bat dago, lanpostuz kanbiatu edo bizimodu burujabea oinarri duen baserrira lekualdatzea erabaki baino lehen. Edozein lanpostuetan, gero eta balio handiagoa dute humanitateek (zerbaitengatik deituko dira horrela) eta adimen emozionalak. Heldutasun profesionalarekin ohartzen zara profesional hobea izateak ez duela soilik zerikusia eskaintzen duzun produktuarekin, baizik eta pertsonekiko harreman estua eta eraginkorra edukitzean dagoela sarritan gakoa. Industria berean egin dut lan beti, baina denboraren poderioz, teknologiaren eraginek eta joerek sektorea modu desberdinetan ikustarazi didate. Lanbidearen heldutasunarekin, ohikoa da egiten zenuena eta zure balioa beste zerbaitetan bihurtzea. Leku berean, sektore berean, industria berean… egon gaitezke eta, denborak aurrera egin ahala, zeregin eta proiektu oso desberdinetan murgildu, gure lan profesionala beste ezaugarri batzuen arabera baloratuz eta baloratuak izanik.
Kontzientzia ariketa egiten…
Zer da profesionalengan aurkitu nahi duguna eta zer eskaintzen dugu guk geuk profesional gisa? Gustatuko litzaizuke zure seme-alabak pantaila baten bitartez heztea, pantailak berak “giza itxura” izan arren? Zientzia fikziozko pelikula bateko eszenatoki batekin amets eginez, non robotek gizakiaren %99 adimena eta itxura lortzen dituzten, ez al litzaiguke ezer faltako? Konfiantza dugu 200 bidaiari dituen hegazkinak pilotatzeko sistema batean? Utziko al diogu ontziratutako ikuspegia eta sormena dituen adimen artifizialari enpresa baten gidaritza? Hunkituko al gaitu kopia baten kopia baten nahasketa (oso ondo egina) den makina batek sortutako artea aurkitzeak?
Artikulu honek plazaratutako galderara itzuliz, zure lana… jakinduria kiloekin bakarrik erlazionatuta dago? Datuak kontrolatu, alderatu eta bizitako esperientzietan oinarritutako iritziak ematean oinarritzen da soilik? Lan-indarra, eskulana…? Spoiler: kaleratua izango zara. Zure lana gomendioak ematearekin, harremanekin, pertsonak kudeatzearekin lotuta dago? Hezkuntzaren edo osasunaren sektorean zaude? Zure erabaki gizatiar eta pertsonalenak baloratzen dira? Dirudienez, gaur egun dakigunarekin, etorkizun handiagoa duzu lan-merkatuan… : )
Alarmismoaren aurka, esan beharra dago, segur aski, beste hainbatek bezala, zure lanpostua “mix” bat izango dela. AA sistemen bidez erraz ordezka daitezkeen zereginek eta beste sistema batzuengatik ordezkatzeko errazak ez direnek osatuko dute, azken hauek pantaila edo “gomendio automatiko” batek eginak baleude, gizakiek baztertuko lituzketenak. Seguruenik, gainera, lanpostuak desagertu edo dauden bezala mantendu baino, transformatu egingo dira. Diseinuaren eta komunikazioaren adibidera itzuliz, “sortzaile” (gaizki) deituriko horietako asko “AA operadore” bihurtuko garela dirudi, hau da, AAk tresna gisa gero eta gehiago erabiliko ditugu. Joera hau sektore askotara zabalduko da, abiadura eta metodologiak aldatuko dituzte, baina ez dirudi, gaur egun, hain erraza denik denbora gutxian langabetuen ehunekoa %95ekoa izatea.