Gaurkoan Euskal Private Market Place proiektuaren inguruan hitz egin dugu Ibon Mujika eta Iraitz Elgezabalekin. Eusko Jaurlaritzaren, Eitb-ren eta Tokikom-en artean sortu duten proiektu honek publizitate programatikoa euskaraz gauzatzea ahalbidetu nahi du. Lorea Argarate umeak interneten duten presentziari buruz mintzatu zaigu: gurasoek egiten duten umeen oversharing-a eta ume eta nerabeen artean pornografia edukitzen ari den eragina islatzen duten datuak jarri ditugu mahai gainean. Azkenik, retroinformatikaren gaiaren baitan, historian zehar informatika munduan emakumeek jokatu dituzten paper garrantzitsuak aipatu dituzte Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalezek.