Saio honetan Interneten uzten ditugun datuen arrastoekin gertatzen denari buruz eta herentzia digitalari buruz hitz egingo dugu, horretarako, Lorea Argarate izango dugu gurekin.
Euskarazko Wikipediako Galder Gonzalez eta Xabier Cañas ere gurekin izango ditugu, datu hauek Wikipedian duten garrantziari buruz hitz egiteko.
Azkenik, Manex Garaiok, PC-arekin zer gertatzen ari den azalduko digu.