Gaurko saioan Kaixo Mundua proiektuari buruz hitz egingo dugu, hezkuntzan webguneak sortzen ikasiz gaitasun teknologikoak garatu ahal izateko proiektua.

Aurten proiektu pilotoa izan da eta 4 eskolek parte hartu dute. Honi buruz gehiago sakontzeko eta edizioaren partaide batzuen esperientzia ezagutzeko, Eider Galarraga Ondarroako Institutuko irakaslea eta aurtego edizioaren bi irabazle izango ditugu gurekin, Edurne Eztandia eta Itziar Letarzaburu, etxelila.eus webgunearen sortzaileak.