Gaurko saioan, apirilaren 13an Urnietan ospatuko den EUSKALPOD 2019 ekitaldia aurkeztuko digu Iñigo Sendinok. Gainera Podcast bateko egileetako bat izango dugu gurekin, Xabier Vazquez.
Horrez gain, Azkue Fundazioaren eskutik, Aitzol Astigarraga eta Galder Gonzalez izango ditugu gurekin, egile eskubideei buruz gehiago jakiteko.
Gainera, Manex Garaiorekin, librezaleren Common voice proiektua ezagutuko dugu.
Ongi amaitzeko, Lorea Argaraterekin adimen artifizialari buruz hitz egingo dugu.