2021.urtearekin batera, ikus-entzunezkoei so egin diegu. Izan ere, 2020.urtean Sareaneko mikrofonoetatik pasa ziren testigantzek inflexio-puntuan egon gintezkela edo egon beharko genukeela adierazi ziguten. Adimen artifiziala, adimen neuronala eta BigData ezinbesteko tresna bilakatu dira ikus-entzunezkoetan. Horregatik, enpresek estrategikoki erabili ahal dituzte hirurak eta norabide zein norantza markatu. Ikus-entzunezkoak eta enpresa lantzeko Garazi Goiarekin hitz egin dugu Londresetik.
IXA webseriearen berri eman digute Unai Portillo eta Egoitz de Ibargoitia zuzendariek. Mugikorrentzat eskulisiboki sortutako eta formatu bertikalean grabatutako lehenengo webseriea da IXA.
Bukatzeko, Nebukaik sakelekorako preseski egiten diren bideo-jokoak izan ditu hizpide.