Gaurkoan Euskal Private Market Place proiektuaren inguruan hitz egin dugu Ibon Mujika eta Iraitz Elgezabalekin. Eusko Jaurlaritzaren, Eitb-ren eta Tokikom-en artean sortu duten proiektu honek publizitate programatikoa euskaraz gauzatzea ahalbidetu nahi du. Azpiegitura berri honek orain arte itxita zeuden ateak irekitzen ditu euskarazko komunikabide digitaletan publizitatea askoz ere modu erraz eta eraginkorragoan egin ahal izateko eta azaldu digutenez, euskara publizitate arloan beste hizkuntzen mailan jartzea du helburu proiektuak.