Kaixo Mundua lehiaketako epaileetako bat izan da Lorea Argarate. Gustura hartu du ikasleek eginiko webguneak epaitzeko lana. Ikasle eta irakasleek eginiko lana zoriondu du Loreak eta Kaixo Mundua proiektuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du. Horrez gain, partaideen webguneak epaitzeko erabilitako irizpideen berri eman digu.