Gasteizera jo dugu Egibide ikastetxeko Aimar Cordero irakaslearekin hitz egitera. Iaz Kaixo Mundua lehiaketa pilotuan parte hartu zuen bere ikasleekin batera. Aurtengo edizioan ere gurekin izan da eta oso pozik dago ikasleek aurkeztutako proiektuekin. Urtebetean eginiko bilakaera nabarmena izan dela aitortu du.