Poz-pozik eta jolasean ekin diogu denboraldi berriari. Erik Zubiria web-garatzailea izan da gurekin sortu berri duen bideo-jokoaren inguruan hizketan. “Batu ta batu” bideo-jokoa Xbox, Nintendo Switch eta Steam plataformetan joka daiteke. Hala ere, hemendik hilabete batzuetara ordenagailu eta mugikorretan ere eskuragarri egongo da. Koloreetan oinarrituta, puzzle estiloko jokoa sortu du oñatiarrak.