Igor Leturiak idatzitako artikulua ekarri digu gaurkoan Manex Garaiok. Software libredun smartphone bat bilatzeak dakartzan zailtasunak azaldu dizkigu. Software libreen gaiak ordenagailuetan nola funtzionatzen duen ere esan digu.

Aurreko bidalketa

[PODCAST] Zibersegurtasuna wikipedian

Hurrengo bidalketa

Adimen ez adimentsua

Egilea

Manex Garaio Mendizabal

Manex Garaio Mendizabal

@ManexGaraio
Urte batzuk dira Donostian bizi naizela baina oraindik ere “patatero" bat naiz. Ingeniaritza Informatikoaren Gradua ikasi nuen Donostiako Informatika Fakultatean eta orain mugikorren garapena ikasten nabil.

PuntuEUS Fundazioan arlo teknikoaz arduratzen naiz: bezeroaren arreta tekniko eta “informatikari” bat (zentzurik zabalenean) eskatzen duten lanetan, batez ere.

Kirolzalea, ahal bada lehen pertsonan, eta bestela ikusle bezala. Musika da nire beste zaletasun handiena. Hori dela eta, bulegoko DJ-a izatearen ardura daukat.

1 Comment

  1. Aitzol
    azaroa 14, 2019 at 12:20 pm — Erantzun

    Gaur egun merkatua dominatzen duten Android eta IOS -ek erabiltzaileen pribatutasunari dagozkionez dituzten politika zalantzagarriak ikusita, oso gai interesgarria iruditzen zait. Erabiltzaileei ahalik eta informaziorik zehatzena helaraztea oso garrantzitsua dela uste dut, horregatik, artikulu honi zenbait gauza gehituko nizkioke. 2015 urtean Canonical-ek Ubuntu Touch sistema eragiledun lehen smartphonea kaleratu zuen. 2017-an bertan behera utzi zuen proiektua Canonical-ek, baina, UBports-ek heldu zion eta gaur egun inoiz baino indartsuago dago. Bestalde, garrantzitsua dela uste dut aipatzea sistema eragile guzti hauen arazorik handiena hardwarea dela, ez da irekia eta hirugarrengoen driverrak behar dituzte, horretarako, azpitik Android-en kapa bat korrituz. Baina hori ere aldatzeko bidean da, eta hardwarea ere irekia izateko urratsak ematen ari dira, bidean dira esate baterako Purism-en Librem5 eta Pine64-ren Pinephone proiektuak. Honek noski, hardwarea askeagoa izanik Android-engandik askatuko gaitu.

Utzi erantzun bat

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude