Lorea Arakistainek ogiaren prezioaren inguruan idatziriko artikulua ekarri digu Manex Garaiok gaurkoan eta prezio dinamikoen inguruan jardun zaigu. Hegaldien prezioak aldakorrak izatea normaltzat ikusten dugu, baina zer irudituko litzaiguke gure gustu eta beharren arabera egunero erosten ditugun produktuek prezio aldakorrak izango balituzkete? Adibidez, ogiak?