Burujabetza teknologikoa, zergatik eta zertarako. Gai honetan jarri nahi du fokua Euskarabildua jardunaldiak aurten. “Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da” lelopean, urriak 24an Donostiako San Telmo museoan izango da eta antolatzaileetako bat, Eli Pombo, xehetasun batzuk azaltzera etorri zaigu. Beste gauza batzuen artean, burujabetza teknologikoaren kontzientzia hartzearen eta gure datuak non dabiltzan jakitearen garrantzia azpimarratu ditu Pombok.