Lorea Argaratek sarean gure datu pertsonalekin gertatzen denaren inguruan zenbait puntu interesgarri jarri dizkigu mahai gainean. Aplikazio bat deskargatzen dugunean eta baldintza guztiak onartzen ditugunean gertatzen dena azaldu du eta baita gure datuek zenbat balio duten ere. Horrez gain, gure datuak lortzeko erabiltzen diren tresna eta bideen inguruan ere hitz egin digu.