Udako oporraldia amaitu, atseden hartu eta pilak kargatu ostean, Sarean irratsaioaren seigarren denboraldiari hasiera eman diogu!
Berrikuntzaz jositakoa izango da aurtengoa, baina lehenbizi aktulitateari begirada bat botatzea dagokigu.
Josu Waliño, PuntuEUS Fundazioaren zuzendaria Frankfurten da, nazioarteko goi mailako domeinuen inguruko bileretan murgilduta. GeoTLDak, ICANN eta ingurune digitaleko beste zenbait kontu azaldu dizkigu.
Jarraian, Xabier Landabidea eta Uxoa Iñurrieta elkarrizketatu ditugu. UEUk eta EHUk elkarlanean martxan jarri duten Humanitate Digitalak graduondoaren berrri eman digute.
Bukatzeko, Olatz Perez de Viñaspre EHUko irakaslea eta IXA taldeko ikerlaria gonbidatu dugu irratira. Humanitate Digitalaren alorrean lan egiteko oinarri teknologikoak erakutsi dizkigu.