Tecnaliako IKT saileko zuzendaria den Joseba Lakarekin Blockchain eta Bitcoin teknologiei buruz jardun gara gaurko saioan.

Horretaz gain, urkizuk.blogariak.net blogeko egileetako bat den Urtzi Urkizurekin hitz egin dugu, Azkue Fundazioarekin batera landutako tartean. Gainera, PuntuEUS Fundazioko Lorea Arakistainek gure mugikorraren memoriari zuku gehiago ateratzeko moduei buruz hitz egingo digu, sarean.eus atariko edukian oinarrituta.