Unai Viscarret, Ikerlaneko elektronika, informazio eta komunikazio teknologikoaren unitateko zuzendaria izan da gaurkoan gurekin. Beste bi zentro teknologikorekin batera, datuen analisian eta adimen artifizialen oinarritutako aplikazio bat garatu dute, “Rapid” izenekoa. Proiektuaren helburua langileen segurtasuna bermatzea da, enpresa jarduera industrial eta ekonomiko osora itzultzen garenean.