Irati Rojo Santo Tomas Lizeoko irakaslea elkarrizketatu dugu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako fisika eta kimikako klaseak ematen ditu. Etxealdi honetan klaseak emateko egin behar izan dituen aldaketak azaldu dizkigu. Irakasle bakoitza ahal izan duen bezala moldatu da, etxeko baliabideak guztiak erabiliz.