Irakasle izateko online masterra abian jarri du Udako Euskal Unibertsitateak. Wikilarien arloan hitz egin ohi duen Aitzol Astigarraga elkarrizketatu dugu. Haren esanetan, irakaskuntza masterra online izango da, baina aurrez aurreko klaseen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Datuak xehe-xehe aztertu ez dituzten arren, masterrean izena eman duten gehienak 30 urtetik gorakoak dira.