“Game Erauntsia”-ko kide diren Maitane Junguitu eta Garikoitz Larrañaga elkarrizketatu ditugu. Tabakaleran, ekainaren 19an eginiko Minecraft OITC txapelketaren berri eman digute. COVID-19aren ondorioz hainbat proiektu bertan behera utzi behar izan dituzte, baina hala ere, pozik daude antolatutako txapelketekin eta parte-hartzaileen erantzunarekin.