Aitor gametxo sortzailea izan dugu gaurko saioan eta gazteen artean asko ikusten den youtube eta ikus-entzunezkoen nahasketari buruz hitz egin digu. Sare sozialek gaur egungo bideogintzan duten eragina azaldu digu. Sare sozialak inspirazio moduara erabiltzen dira, baina baita egindakoa beste pertsonekin partekatzeko ere. Zein dira gaur egungo gazteek erabiltzen dituzten baliabideak bideoak grabatu eta editatzeko?