Lorea Argaratek Netflixek ikus-entzunezkoak abiadura azkarrean ikusteko jarri duen aukeraz eta berrikuntza honek eragin dituen eztabaidez hitz egin digu. Netflixeko edukiei erreprodukzioaren abiadura aldatzeko funtzioa gehituko zaie, eta esaterako, bi orduko pelikula bat ordu bat eta erdian ikusi ahalko da, soinuaren, musikaren eta irudiaren distortsiorik gabe.