Ohikoa da bigarren hezkuntza edota batxilerreko ikasleak historiako klaseetaz kexatzen direla entzutea. Hala ere, badaude teoriaz jositako edukiak azaltzeko metodo batzuk, ikasgelan erabilgarriak izan daitezkeenak. Horien artean aurkitzen dira Histropedia eta Crotox tresnak, denbora lerroak osatzeko baliagarriak.