Hauteskundeak direla eta dietan jartzeko ordua da. Apur bat nahasgarria, ez? Lorea Argaratek datuen kudeaketari buruzko azalpenak eman dizkigu. Harrigarria da nola sare sozialen bitartez informazioa alde batetik bestera mugitzen den, izan ere, hauteskundeetako publizitatea pertsonalizatzeko ere balia dezakete. Datu pertsonalak zaintzeko garaia da.